XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Kazadora bereziak eta anagramak, esate baterako.

- Kontuan izan musika dela egingo dugunaren ardatza.

- Musika eta jendea zuzenekoetan enroilatzen asmatzea.

- Gero gerokoak.

- Erritmua, indarra, letrak, aulkitik ipurdia kenarazi, entzuten gaituztenak geldi eta pasibo ez egon, gurekin kantatu, gurekin oihuka egin, jauzi egin, mugitu, maitatu behar gaituzte! Xucek, zuzeneko saioa haztatuz, dastatuz.

Oihal beltzez pankarta bat egin genuen, puskak elkarri erantsi eta anagramak pintatuta.

Izugarrizko argi jokoa eratu genuen eta behetik eskenatokirainoko arrapala muntatu genuen.

Toki osoa zegoen apainduta anagramekin eta gure argazkien fotokopia handi-handituekin.

Bitxi geratu zen.

Argazki haietan genituen aurpegiak liluragarriak ziren benetan: horterakada eta genialitatearen bitartean.

Gure aurpegia, gure begiak, gure muxuak... toki hartako bazter guztietan ugaldu ziren.

Laguntzera etorriko ziren zaletu guztien aldean geunden.

Gure lehendabiziko kontzertu ohorezkoari hasiera emateko zorian ginen.

Urduri genbiltzan, ziri-maran.

Xucek hamaika aldiz irakurria zuen ongietorriko diskurtsotxoa.

Laurak, berriz, hitz batzuk entzulegoari.

Norberak zuen bere esan edo egitekoa.

Hasi baino pittin bat lehentxeago, nik uste, denok ahantzita geunden.

Lonia etorri zen.

Moia ere lehen iladan zen, begiak distirante.

Goiz hartan Xucekin hitzegin zuen eta elkarrekin joan ziren egunpasa.

Animatuta geunden (...)